Bertizaranako Eguna ospatuko da larunbatean Legasan

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 31

Egun osoko ekitaldiak izanen dira larunbatean Legasan, Bertizaranako Egunean. Artxiboko argazkia

Julen Zelaieta eta Iñaki Aleman bertsolariek girotuko dute herri bazkaria

Legasa, Narbarte eta Oieregik osatzen duten Bertizarana bailarak, bere eguna ekainaren 1ean ospatuko du. Joan den urtean Narbarten ospatu ondotik, Legasaren txanda ailegatu da. Hainbat ekitaldi antolatu dira larunbatean adin guztietako herritarrentzat.

Legasa, Narbarte eta Oieregik osatzen duten Bertizarana bailarak, bere eguna ekainaren 1ean ospatuko du. Joan den urtean Narbarten ospatu ondotik, Legasaren txanda ailegatu da. Hainbat ekitaldi antolatu dira larunbatean adin guztietako herritarrentzat. Hona hemen egitaraua:

• 9:00 argi soinuak Narbarte, Legasa eta Oieregin.

• 10:00 gosaria. Ondoren mus txapelketa.

• Goiz osoan zehar BKZ-ko zuhaitzetan eta puzgarrietan ibiltzeko aukera (gurasoen ardurapean).

• 11:00 Bertizaranako I. Frontenis txapelketako finala.

• 12:30 trikitilariekin kalejira.

• 14:00 bazkaria Legasako plazan, Julen Zelaieta eta Iñaki Aleman bertsolariek alaitua.

• Bazkal ondoren, trikitilariekin kantu zaha­rrak.

• Gauean afaldu nahi duenak bokata jateko aukera izango du (aldez aurretik apuntatu bazkariko txartelarekin batera).

• Arratsalde eta gauean dantzaldia Trikidantz taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun