2011ko maiatzean hauteskundeak irabazi ondotik, Bildu taldearen zerrendaburu aurkeztu zen Antonio Erregerena izan da orain arte Bertizaranako alkate. Orain, ordea, «arrazoi pertsonalak» tarteko, kargua utzi egin du. Bere ordez, zerrendan hirugarrena aurkeztu zen Joxe Mari Etxartek hartu du kargua eta bera da orain alkate berria. Idoia Hernandorena da lantaldean sartu den zinegotzia. Bertizaranako Bildutik adierazi dutenez, «lana garbi eta txukun egiten segitzeko asmoz eta gogoz» ari dira.