Otsailaren 2an ospatu zuten Arkupeak elkarteko herriko bazkideek bere eguna. 95 lagun elkartu ziren bazkarian. Mus txapelketa Jose Luis Oscoz eta Patxi Iruruetak irabazi zuten, Jose Orbegozo eta Angel Etxenikeren aurkako finaleko partida irabazita. Musean aritu ez zirenek Jose Angel musikariak jotako abestien erritmoan mugitu zuten gorputza.