Narbarteko inauteriak giro ederrean

Martin BERTIZ 2013ko mar. 4a, 08:17

Gazteak giro ederrean ibili zirela, ez da dudarik. Martin BERTIZ

Euripean egin behar izan zuten herriko buelta

Aurpegi ona eguraldi txarrari, hori izan da inauterietako laburpena. Aspaldi gogoratzen diren euritsuenak izan ditugu , baina eguraldia ez da eragozpena izan besta egiteko. Ortzeguneko gaztetxoen egunarekin hasi ziren eta koadrila polita osatu zuten, bai gaztetxoek baita gurasoek ere. Or­tziralean 45 bat lagun bildu ziren ostatuan afaltzera eta giro paregabea izan zen gauean. Larunbat goizean gosaldu ondotik 30  bat lagunek herriari buelta eman zioten, meritu ederrarekin eurite ede­rra bota zuen eta. Gauean  ostatuan afari ede­rra izan zuten eta inauteak akitzeko, igandean mus eta partxis txapelketak antolatu ziren.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun