Inguru honetako hondar inauteetako batzuk Legasan ospatuko dira asteburu honetan. Otsailaren 15ean, ortziral arratsaldeko 5:00etan etxez etxe puskak bilduko dituzte gazteek eta ondotik afaria eginen dute Kuku elkartean. Gaua borobiltzeko gaupasa izanen da.
Otsailaren 16an, larunbat eguerdiko 12:00etan orgen desfilea eginen da herrian barna. Ondotik, bazkaria izanen da Kattalin aterpean eta arratsalde eta gauean mozorro besta.