Duela hilabete inguru hasi ziren inauteriak gure bazterrak astintzen eta hondarrekoei iritsi zaiei txanda. Oraindik inauteri gosez dagoenak, Legasan du azken aukera ortziral eta larunbatean. Otsailaren 15ean, arratsaldeko 5:00etan etxez etxe puskak biltzen ibiliko dira herriko gazteak eta ondotik afaria eginen dute Kuku elkartean. Eguna behar bezala amaitu eta berria hobeki hasteko gaupasa izanen da. Otsailaren 16an, larunbatean, eguerdiko 12:00etatik aitzinera, orgak ibiliko dira herriko kaleetatik barna. Irudimena landuz, mota guztietakoak ikusiko ditugu desfilean. Ondotik bazkaria izanen da Kattalin aterpean eta arratsalde eta gauean mozorro besta eginen dute.