Urteko besta garrantzitsuenetakoak dira inauteriak eta aurten ere ospatuko ditugu. Buruari buelta batzuk emateko garaia edo edozein trapu zahar hartu eta besta eder bat egiteko momentua da.
Aurten, otsailaren 7, eta 10ean ospatuko dira Narbarteko inauteriak.
Otsailaren 7an, ortzegunean, Haurren eguna ospatuko da. Goizean mozorroturik etxez etxe ibiliko dira ttikienak. Ondoren bazkaria izanen da eta arratsalderako jokuak aginen dituzte.
Otsailaren 8an, ortziral arratsean, ostatuan afari batekin hasiera emanen diete helduek inauteriei eta gaua Agerralde musikalariak alaituko du.
Otsailaren 9an, larunbatean, Ostatuan gosaria izanen da. Ondotik, mozorroturik herrian barna buelta bat emanen dute gazteek eta gau partean afaria izanen dute ostatuan.
Otsailaren 10ean, igande arratsaldean mus eta partxis txapelketa ostatuan.