Urteko lehenengo Malerreka Kantuz Legasan eginen da larunbatean

Ttipi-Ttapa 2013ko urtarrilaren 4a

Eratsunen egin zen urteko azken 'Malerreka kantuz' ekimena eta jendetza bildu zen.

Eguerdiko 12:00etan plazan bildu eta herri guztian barna ariko dira kantuan

Malerrekako Mankomunitateko Euskara Batzordeak iaz paratu zuen ekimena martxan eta lortutako arrakasta ikusita aurten ere segida izanen du. Kantuzaleen lehenengo zita, urtarrilaren 5ean izanen da. Eguerdiko 12:00etan Legasako plazan bildu eta herri guztian barna euskal kantuak abestuko dituzte. 

Euskal Herrian beti izan da kanturako afizioa, baita gure eskualdean ere.  Malerrekako Mankomunitateko Euskara Batzordeak iaz 'Malerreka kantuz' ekimena paratu zuen martxan eta lortutako arrakasta ikusita aurten ere segida izanen du. Kantuzaleen urteko lehenengo zita, urtarrilaren 5ean izanen da. Eguerdiko 12:00etan Legasako plazan bildu eta herri guztian barna euskal kantuak abestuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun