Narbarteko herrian urteak dira landetxeak sortzen hasi zirela, ez diru iturri nagusienak bezala baina etxeko ekonomiarendako laguntza modu bat da.
Urteak pasa ahala landetxe batzuk itxi dituzte eta beste batzuk jarraitu, baina oraingoan ireki berri duten Lakoizketa etxean jarriko dugu arreta.
Doneztebeko bidean, Legasa parean kokaturik dago gure protagonista. Leku argitsua eta bista ederra duen argazkia dauka, lau logela, bi komun, despentsa, sukalde, egongela eta lurko su ederra, hamar lagunendako txokoa, zorterik hoberena.