Bisitariak izan ditugu Errezkil zubiaren gainean

Martin BERTIZ 2012ko azaroaren 14a

Asiako liztorraren kabia, Errezkil zubiaren gainean. Mattin LARRALDE

Oraindik Asiako liztorraren kabiaren errestoak ageri dira

Duela egun batzuk arte Errezkil zubian burua altxatuz gero bixitari batzuk ikus zitezkeen, zuhaitzaren goikaldera begiratu eta kabi eder bat ikus zitekeen, Asiako liztorrak ziren. Txinatik etorritako liztor hauek ikustea ohikoa bihurtu zaigu gure inguruan. Diotenez, hauetako hogeita hamar liztorrek hiru ordu baino gutxiago behar dute 30.000 erle hiltzeko. Beraz ez da harritzekoa Nafarroko erlezainen artean dagoen kezka. Liztor kabi hauek tamaina txikia izanez gero nahikoa da eskopetaz tirokatzea kabia txikitzeko. Baina kabiak tamaina handikoak badira kabi barruan 500 bat liztor daudenez tirokatu ezkero txikitu beharrean hedatu egiten dira.

Gaur egun kabiaren erresto batzuk ageri dira oraindik, baina ez da liztorrik ageri. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun