«Duela 30 urte 9.000 tomate landare saltzen genituen eta gaur egun 3.000»

Martin BERTIZ 2012ko ira. 11a, 09:46
Jabier Juanaberria Xuanko etxeko tomateak eskuetan dituela ageri da Martin BERTIZ

Gaur egun, herriko tomate planta landatzen duten gutti gelditzen dira

Kolore gorria eta itxu­ra ederra, hori da gure baratzeetako erre­ginaren aurpegia. Udako otorduetan eta he­rriko baratzeetan ederki dauka bere lekua hartua tomateak.

Gure herrian ere ohitura haundiko barazkia da eta erraza da edo­zein­ baratzetan begitu eta bere itzala ikustea. Denbora medio, hasia da zonaldeko bazterretan gure herriko tomatea ezagutzen, urte aunitz baitira jendea plantak erostera etor­tzen dela.
Gaur egun, etxe pare bat gelditzen dira he­rriko tomate planta lan­tzen segitzen dutenak eta horietako bat Ja­bier­ Juanaberria Xuanko da. Berekin solastu gara.
 
• Noiztik zabiltza tomate kontuetan?
Etxean betidanik ohitura izan da. Nire aitonak landatzen zuen, gero­ nire aitak eta ­orain nik.
 
• Zein da tomateak  ekoizteko prozesua?
Lehenik hazi hoberenak altxatzen dira, gero martxo aldera ilargia berapenean dagoenean erein. Maiatzaren 10 aldera plantak saltzen hasten gara eta etxeko baratzean birlandatzen ditugu eta gustu haundiarekin zaintzen saia­tzen gara.
 
• Ofizioa ala afizioa da zuretako?
Duela hogeita hamar urte ofizioa zen, baina gaur egun afizioa da niretzat.
 
• Zenbat landare sal­tzera iritsi zarete?
Duela hogeita hamar urte 9.000 landare sal­tzen genituen eta gaur egun 3.000 inguru.
 
• Konpetentzia nabaritzen al da?
Bai, gaur egun nonahi eros daitezke.
 
• Noiz arte segituko duzu?
Bertze mundura­ ­joan arte segitu nahiko nuke.
 
• Zer du Narbarteko tomateak bertzeek ez daukatena?
Dena ona daukala, eta gustu paregabea duela.
 
• Akitzeko, tomatea jateko erarik hoberena zein da zure ustez?
Ozpina, olioa, gatza, tipula eta piper pixka batekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun