Haurrak berriz eskolara

TTIPI-TTAPA 2012ko irailaren 11

Udako oporrak akitu dira eta haurrei eskolara joateko tenorea ailegatu zaie. Ortzegun honetan, irailak 6, he­rriko neska mutikoak ikasturte berria hasiko dute. Aurten, lau haur berri hasiko dira eskolan: Xuban, Garazi, Manex eta Beñat, hain zuzen. Ikasturte honetan, hamabi haur egonen dire eskolan; aspaldiko ur­tetan ez dira hanber­tze izan. Espero dugu egin diren murrizketek ikasturtea ez iluntzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun