Aurreko asteburuan herriko besten txanda izan ondotik, asteburu honetan Leokadiko baselizari dagokio bestaren lekuko izatea.
Larunbatean, irailak 8, 20:00etan suziria botako dute eta 21:00 alde horretan, zopak emanen dituzte baselizaren zelaian.
Igandean, berriz, 11:00etan meza nagusia izanen da eta ondotik, bazkaria. Arratsaldean, akordeoi doinuek alaituko dute giroa.