Aitzineko asteburuan herriko besten txanda izan ondotik, asteburu honetan Leokadiko baselizari dagokio bestaren lekuko izatea Legasan. Larunbatean, 20:00etan suziria botako dute eta 21:00 alde horretan, zopak eskainiko dituzte baselizaren zelaian.
Igandean, berriz, 11:00etan meza nagusia izanen da eta ondotik, bazkaria. Arratsaldean, akordeoi doinuek alaituko dute giroa.