Jakien planta irekitzeko egitasmoak aldeko ingurumen txostena jaso du

TTIPI TTAPA 2012ko abuztuaren 2a

Proiektuaren barne, gasolindegia ere aurreikusia da

Aurrez prestatutako janarien eta zerbitzuen eraikina, biltegiak, gasolindegia, aparkalekuak eta ekipamenduen eremua egin nahi ditu Marti­ko enpresak Narbarten. Eta horretarako udal hiri­gintza pla­nean egin beharreko aldaketek aldeko Ingurumen ondo­rioen adierazpena hartu dute, Nafarroako Gobernuko Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana.

Egitasmoa N-121A erre­pidearekin muga eginez eraiki nahi du Martikok, bi eremutan antolatuta. Industria eremua 106. lurzatian eginen li­tza­teke, errepidearen hegoaldean, eta 34.728 m2ko azalerarekin. Hemen janarien eta zerbi­tzuen eraikina, biltegia, gasolindegia eta apar­ka­­lekuak eginen lirateke eta bidearen ipa­rral­dean, be­rriz, ekipamenduen eremua eta sistema oroko­rrak. Berde­gu­ne bat ere pro­­po­sa­­tu da proiektuan­, 18 me­tro­ko zabalerakoa erre­pi­dearen parean eta 25 metroko zabalerakoa Bi­dasoa ibaiaren pa­rean eta eraikinetatik bereizteko zuhaitz hesi bat lan­da­tzea ere bai.

Aldeko ingurumen txo­stena badu proiek­tuak, baina horrekin bate­ra, neurri ba­tzuk hartu beharko dira: ibaiaren berdegunearen eta eraikinen artean, oinez­koen­dako ibilbide bat diseinatuko da, baita integrazio neu­rriak ere, hala nola, landaresiak eta bertze hesi ba­tzuk ere, ibilgailuek edo materialek ondoko berdegunea okupa ez dezaten. Nekazaritza pasabideak sarrera murriztua izan beharko du.

Euri urei dagokienez, Bidasoa ibaiaren baldin­tzetan ahalik eta aldaketa ttikiena izateko soluzioren bat ere beharko da eta lur mugimendu gu­ttien egiten eta lurren ahalik eta konpentsazio handiena lor­tzen saiatu beharko da. Gisa berean, Bidasoa ibaiaren naturgu­nea eta Bertizko Natur Parkea hurbil daudenez, behar diren neurriak hartuko dira argi kutsadura saihesteko.

 

Aitzineko agintaldian hasitako egitasmoa

Martikok duela urte batzuk aurkeztu zuen proiektua. Udal plan oro­korren aldaketek lurzoru urba­nizaezina uki­tzen dutenean, udal plan oroko­rretako aldaketek In­gu­rumen ebaluazio es­tra­tegikoa eta Ingurumen ondorioen adierazpena behar dituzte.

Aitzineko Udalak, 2006­ko urtarrilean one­tsi zuen udal planaren aldaketa eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean egon zen epean, 14 alegazio aurkeztu ziren, partikula­rrenak eta Oie­regiko Kontzejuarenak.

Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuak aldaketak Ingurumen Ebaluazio Estragikoa behar zuela ebatzi zuen 2006ko ekainean eta hala, Ingu­ru­­men ondorioen azterla­na egiteko eskatu zuen. 2008ko otsailean jaso zen aipatu azterlana. Kokagu­nea interes naturaleko ibai-ibar batean hauta­tzea justifikatu behar zela erran zen berriz, eta paisaiaren gaineko ukipe­nak baloratu behar zirela­.

2010eko urrian, dokumentazio osagarri gisa Errekerimenduei eran­tzu­teko eranskina eta Baz­tan ibaiak Narbarten duen uholde arriskuaren gaineko azterlana jaso ziren. Udalak 2011ko mar­txoan argita­ratu zituen iragarkiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Ingurumen ondorioen azterlana­rekin. Alegazio gehiago aurkeztu ziren, partikularrenak eta Oieregiko Kon­tze­­juarenak.

Alegazio horietan ageri denez, uste dute «indus­tria eremu berri baten proposamenak berarekin dakarre­la lurralde okupazioaren ereduan aldaketa ga­rran­tzisu bat egitea eta hori ez datorre­la bat planeamenduan defendatutako ereduarekin». Diotenez, paisaiaren gaineko ukipe­nek «kalte la­rria» eginen dute­ ibarrean, eta «bereziki, eremu zehatz horretan, Bertizko Natur Parkeko sarreretako bat baita, eta baliabide garran­tzitsua ingurumenaren eta sozioekonomiaren aldetik». Etxeen industria eremuarekiko hurbiltasunaren ondorioz, «herritarrek bizi kalitatea galduko dutela au­rreikusten dute». Horrez gain, alegazioetan azal­du­ denez, «Ingu­rumen ondorioen azterla­nak ez ditu behar bes­te baloratu okupazio in­dus­tria­laren eta lurraldearen erabilera aldaketaren ondorioz izan daitezken paisaiaren ukipenak». Ur horniduraren aferarekin kez­katuta daudela ere alega­tu dute, baita 2006ko hasierako ones­­penetik gaur arte «aldaketa aunitz» izan direla ere, etxe berriak egin direlako eta «eskual­dean ekimen soziekonomikoak garatu direlako».

Alegazioak aurkeztu dituztenak eskualdeko ga­rapen industrialaren alde ageri dira, baina indus­tria eremua Legasako industrialdean koka­tzea­ren aldekoak dira».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun