Bestak antolatzeko komisio anitza sortu da

TTIPI TTAPA 2012ko abuztuaren 2a

Artxiboko argazkia

Bestak antolatzeko komisio anitza sortu da Urtero bezala, bestak antolatzeko tenorea ailegatu da. Aurten gazte komisioan kopurua dezente murriztu dela eta atzetik gazte gutti heldu direla ikusita, bes­tak antolatzeko komisioa sortu da. Aipatu, gazte horiek 30 urte inguru edo gehiago darama­tzatela bestak antolatzen. Halere, azken urteetan, kontze­juaren laguntza ere izan dute. Komisioan adin guztietako herritarrak daude sar­tu­ta. Baldintza bakarra lan egiteko ilusioa izatea da. Lehenbiziko bilera uztailaren 16an egin zuten eta hurrengoa astelehen honetan egitekoa zen. Egitaraua zehazten hasi ziren eta lanak banatzen. Erran, komisioan sartzeko aukera herritar­ guztiei irekita dagoela eta ideia berriak ongietorriak izanen direla. Beraz, le­rro­ hauen bidez, komisioan parte hartzeko gonbidapena herritar guztiei luzatu nahi zaie.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun