Kattalin aterpeko ostatua abuztu hondarrerako ireki nahi dute

TTIPI TTAPA 2012ko abuztuaren 2a

Mattarik hartu du aterpea enkantean

Dakizuen bezala, ekai­naren 16an akitu zen Kattalin aterpea hartzeko eskaintzak aurkezteko epea. Interesatu askok deitu zuten baldintzak jakiteko, baina azkenean, proposamen formal bakarra aurkeztu zen, Ma­ttari BKZko arduradunarena, hain zuzen ere. Ilusio eta gogo haundiarekin sartu da proiek­tu be­rri honetan eta bere intentzioa abuztu bukaerako, bestak direla aprobetxatuz, ostatua mar­txan jartzea da.

Baldintza nagusia ater­pea moblez­tatzea izanen da. Sukaldea, ostatuko barra, oheak, mahaiak, aulkiak… bere esku geldituko dira. Honen truke, alokairua debalde izanen du orain­dik erabaki ez den hainbat urteren truke. Ha­lere, mant­enimen­du­ gastuak hartzaileak ordaindu beharko ditu.

Kattalin aterpeak 450 metro koadro inguru ditu eta 45 pertsona har­tze­ko pres­tatua dago. Bortz logela eta bortz komun, igogailua, sabaian bi tras­te­leku, sukal­dea, barra eta egon­gela jar­tzeko tokia du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun