Deustuko Unibertsitatean Hezkuntza Premia Berezien Masterra egiten ari den ikasle bat gure eskolan bere ikerketak egiten aritu da. Enara Chamorro Armendariz izena du eta Asteraingoa da.
Joan den urtean, Garesko Haur Eskolan ibili zen lanean eta aurten langabezian dagoela eta, ikasten hasi da berriz. Kurtso amaierako proiektua egiteko landa eremuko eskolen eredu inklusiboaren inguruko tesina egitea erabaki du. Horretarako, bi eskola aukeratu ditu, biak Nafarroakoak eta biak landa eremukoak. Bata Legasakoa da eta bertzea Abartzutzakoa.