Kattalin aterpetxea eta ostatua enkantean atera ditu Kontzejuak

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 14a

Kattalin aterpetxea eta ostatuaren enkanteak dagoeneko atera dira. Eskaintzak aurkezteko epea zabalik dago eta ekainaren 16ra arte izanen da au­­kera. Har­tzen duenak hamar urtetarako izanen du. Eskain­tzak Kontzejuan aurkeztu beharko dira edota bertan da­goen­ buzoian. Eskain­tza merkeenari emanen zaio lehentasuna.

Arduradunen telefono zenbaki eta e-posta hauek dira: 629 450579 (Laura), idazkari@igantziko­udala.com. Informazio gehiago nahi izanez gero, helbide­ honetan sartu: http://hacienda.navarra.es/sicpportal/mtoAnunciosModalidad.aspx?Cod=12052514132103725377.

 

Kuku elkartea

Berriki Kuku elkarteko bazkideei galdeketa bat pasatu zaie gas naturala hartu ala ez jakiteko. Galdeketa eran­tzun duen gehiengoak baiezkoa eman du, eta beraz, azkenean gasa sartuko da.

 

Eskolako haurrak

Joan den ekainaren 1ean, atsedenaldiaren ondotik, eskolako hau­rrak Zuhaitzaren Egu­nean landatu zituzten arbolak ureztatzera joan­ ziren. Guraso batek ura bidoi haunditan eraman zuen eta handik haurrak ura hartu eta zuhaitzak ureztatu zituzten. Ikaragarrizko beroa egiten zuen­ eta egindako lana esker­tzeko gosari goxo bat jan zuten gero elkarteko atarian. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun