Urtero bezala, aurten ere Aste Kulturala izan dute eskolan. Maiatzaren 23tik 25era hainbat ekitaldi egin zituzten. Lehenbiziko egunean, Oronoz-Mugairiko suhiltzaileei bisita egin zieten; biharamun goizean Birbira birziklapen tailerra egin zuten eta Burlatako Gurutze Gorriko lagunek lehen sorospenen simulakroa egin zuten. Arratsaldez, zaborraren eta ingurumenaren gaiarekin lotutako lanen erakusketa irekia egin zuten eta Maria ile-apaindegiko saioa ere bai. Maiatzaren 25ean, azkenik, Bertizko Natur Parkera bisita egin zuten. Lorategia eta interpretazio zentroa ikusi eta hantxe bazkaldu zuten.