Zapore ederra utzi du aurtengo bailarako egunak. Gosari eder batekin eman zitzaion hasiera Bertizarana Egunari joan den ekainaren 2an. Segidan, BKZ eta Leurtza Abenturaren eskutik, hainbat jarduera egin ziren eta bazkal aitzinean, aizkolarien eskutik, herri kirol saio eder batez gozatzeko aukera ere izan zuten bildutakoek.
Arratsaldeari hasiera emateko, bazkari eder bat egin zuen jendeak plazan eta ondotik, Julio Soto eta Iñaki Alemanen bertso batzuk entzuteko aukera izan zuten. Gero, berriz, dantza batzuk ere egin ahal izan zituzten plazan zeudenek eta nahi izan zuenak besta luzatzeko modua ere eduki zuen.
Eta orain, heldu den urteko Bertizarana Egunerako gero eta guttiago gelditzen dela erran beharko dugu.