Larunbat honetan eginen da Narbarten Bertizarana Eguna

Martin BERTIZ 2012ko mai. 31a, 10:03
Aurten Narbartek hartu dio lekukoa Legasari, Bertizaranako Egunaren antolaketan. Artxiboko argazkia

Aurten herri krosik ez egitea erabaki du antolakuntzak

Hamaikagarren Bertizarana Eguna gainean daukagu, larunbat honetan, ekainak 2, eginen baita. 2000. urtean eman zitzaion hasiera, bailarako herrietako gazteak elkartu eta lehenbiziko Bertizarana Eguna aitzinera atera zuten. Egun ederra, giro atsegina eta besta polita izaten da. Hamaika urte hauetan bailarako egunaren egitarauak aldaketak izan ditu, adierazgarriena, beharbada, hiru ediziotan krosa izan zela da. Aurten Narbarteri tokatu zaio anfitrioi izatea.

Goizeko 09:00etatik aitzinera, gosaria izanen da plazan. BKZren eskutik zuhaitz­ parkean ibiltzeko aukera izanen da. Horretarako izena eman behar da. Leurtzarekin Segway-etan ibiltzeko aukera ere izanen da. Paintballen aritzeko aukera ere izanen da BKZrekin. Bortz laguneko taldeak izan beharko dute eta pertsonako 10 euro ordainduta. Artisauen lanak ikusgai izanen dira plazan.

Eguerdian, herriko aizkolariak lehian ariko dira plazan eta gero bazkaria izanen da. Ondotik, Julio Soto eta Iñaki Aleman bertsolariak ariko dira kantari.

Arratsaldean musika izanen da Santxotenaren eskutik eta gauean afaria. Gero, Agerralde akordeoilariarekin dantzaldia goizeko ordu ttikiak arte, Bertizarana Eguna akitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun