Larunbat honetan, ekainak 2, Bertizarana Eguna ospatuko dugu. Aurtengoan Narbarteko herriari tokatu zaio txanda. Bazkarira apuntatzeko azken eguna maiatzaren 27a izan zen eta dendan eta elkartean egin zitekeen. Aipatu, helduen menuak 25 euro balio dituela eta haurrenak 15 euro. Egitarauaren xehetasunak Narbarteko berrietan irakur ditzakezue.