Ailegatu zaigu. Hamaikagarren Bertizarana Eguna gainean daukagu, larunbat honetan, ekainak 2, eginen baita. 2000. urtean eman zitzaion hasiera, bailarako herrietako gazteak elkartu eta lehenbiziko Bertizarana Eguna aitzinera atera zuten. Egun ederra, giro atsegina eta besta polita izaten da. Hamaika urte hauetan bailarako egunaren egitarauak aldaketak izan ditu, adierazgarriena, beharbada, hiru ediziotan krosa izan zela da. Aurten Narbarteri tokatu zaio anfitrioi izatea.
Hauxe izanen da egitaraua:
Goizean
• 09:00etatik aitzinera, gosaria plazan.
• BKZren eskutik zuhaitz parkean ibiltzeko aukera izanen da. Horretarako izena eman behar da.
• Leurtzarekin Segway-etan ibiltzeko aukera izanen da.
• Paintballen aritzeko aukera ere izanen da BKZrekin. Bortz laguneko taldeak izan beharko dute eta pertsonako 10 euro ordainduta.
• Artisauak plazan.
Eguerdian
• Herriko aizkolariak lehian ariko dira plazan.
• Bazkaria.
• Ondotik, Julio Soto eta Iñaki Aleman bertsolariak. arratsaldean
• Musika Santxotenaren eskutik.
Gauean
• Afaria.
• Gero, Agerralde akordeoilariarekin dantzaldia goizeko ordu ttikiak arte.