45 lagunendako tokia du Kattalin izena paratu dioten aterpeak

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 16a

Larunbatetan auzolanean ari dira aterpea margotzen. Utzitako argazkia

Aterpeaz arduratzeko errentan hartzeko aukera emanen da denborarekin

Aitzineko alean aipatu bezala, apirilaren 28an herri bilera bat egin zen aterpearen inguruko erabakiak hartzeko.

Hasteko izena erabaki zen: Kattalin aterpea. Aipatu garai batean, herriko patroia Ka­ttalin zela eta bere omenez, izen hau jartzea erabaki zutela bildu zirenen artean.

Honetaz aparte, ber­tze erabaki batzuk ere hartu ziren. Batetik, hu­rrengo auzolanetan aterpea margotuko dela dena akitu bitar­te. Bertzetik, errentan har­tzeko aterako dela. Hala ere, baldintza ba­tzuk izanen dira errentan hartzeko: hartzaileak aterpea mobleztatu beharko du; hau da, sukal­dea, ostatuko barra, oheak, mahaiak, aulkiak… bere esku geldituko dira. Honen truke, alokairua dohainik izanen du oraindik erabaki ez den hain­bat urteta­rako. Dena den, mante­nimenduko gastuak hartzaileak ordaindu beharko ditu.

Kattalin aterpeak 450 metro koadro ingu­ru ditu eta 45 lagun hartzeko­ prestatua dago. Bortz­ logela eta bortz ko­mun, igogailua, sabaian bi trasteleku, sukaldea, barra eta egon­gela bat jartzeko tokia dauka.

Beraz, hurrengo la­run­batetan auzolanak izanen dira aterpea pintatzetik akitu arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun