Aste batzuetako atsedenaldiaren ondotik berriz ireki dute Herriko Ostatua

Martin BERTIZ 2012ko maiatzaren 3a

Apirilaren 13an zabaldu zituen Barbarak Ostatuko ateak. Martin Bertiz

Aurkeztutako eskaintzen artean Barbarari eman zaio ardura

Hiruzpalau bat aste pasatu dira Bittorik ostatua utzi zuenetik eta bazen gogoa berriz ere elkartzeko txoko bat izateko. Garaiak garai, Bi­ttoriren momentua pasatu zen eta orain Bar­ba­raren zikloa hasi da. Kontzejuak Herriko Ostatua har­tzeko epea zabaldu zuenetik bizpahiru interesatu agertu ziren, baina azkenean, Barbara gelditu da ostatua har­tzeko ardurarekin. Hala, apirilaren 13an zabaldu zituen lehenbizikoz Bar­barak ostatuko ateak.

Bere garaiari, ilusioz beteta eta lanerako gogo izugarriekin ekin diola erran digu. Bere asmoen artean, plater konbinatuak, bokadi­loak, pintxoak eta razioak zerbitzatzea dago. Jakinarazi digu jende guztiari zabaldu nahi dizkiola ostatuko ateak eta ea denen artean he­rriko txoko polit eta girotsu bat osatzea lor­tzen dugun. Zorterik hoberena opa diogu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun