Nobedaderik ez kontzejuko ordezkari berrien artean

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 3a

Aterpea subastan ateratzeko baldintzen inguruan hitz egiteko bilera deitu zuen Kontzejuak apirilaren 28rako. Eta aterpea aipatu dugula, aurtengo auzolanak ate­r­p­e­txean lanak egiteko izanen dira.

Laura Andresena izanen da alkatea

Azkeneko hauteskundeetatik hilabete batzuk pasatu dira dagoeneko. Kontzejuan jendea sar­tzeko hainbat saikeraren ondotik, azkenean taldea osatu eta Iruñetik onarpena jaso ondotik, honakoek osatzen dute Kontzejua: Laura Andresena, Asier­ Irisarri, Aitor Zelaieta eta Dabid Andresena. ­Erran, denek ere esperientzia badutela Kon­tzejuaren egunerokoetan, izan ere, au­rre­ko legealdian arituta­koak dira. Kontzejuko lehendakaria edo alkatesa Laura Andresena izanen da.

 

Bilera irekia

Apirilaren 28an Kon­tzejuak bilera irekia egitekoa zuen, aterpea subastan ateratzeko hain­bat baldin­tzen inguruan­ solasteko. Herritarren iritzi edo proposamenak biltzeko asmoa zuen­ eta proposamenak ja­so ondotik, baldin­tzen agiria delakoa pres­tatu eta Nafarroako Gobernura bidaliko dute Kon­tzejuko ordez­kariek.

Bertzalde, aterpeari izen bat jartzeko proposamenak ere eskatu ziren eta apirilaren 28aren aurretik kontzejuko buzoian utzi behar ziren. Egun horretako bileran, jaso ziren izen ezberdinak aurkeztu eta ho­rien artean, bozketa egitekoa zuten. Boto ge­hien­ bildutako propo­samenak­ 30 euro lortu zituen.

Xehetasun gehiago hurrengo alean emanen dugu.

 

Auzolanak

Auzolanak egiteko deialdia ere zabaldu du Kontzejuak. Lehenengoa apirilaren 28an egitekoa zen. Aurten, hiru auzolan egin beharko dira eta auzolanak aterpetxeko lanak egiteko erabiliko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun