Martxoaren 17an 18:30 inguru zirela, gure buruen gainean denei begira eta dena ikusten egoten diren barrideen bisita izan genuen. Barride hauek bista hagitz fina dute eta edozein aukera aprobetxatzen dute beraien gosea asetzeko. Arratsalde horretan herriko partikular baten artaldeko ardi bat azkar xahutu zuten. Irudian ikus daitezke artaldea eta putreen talde ederra elkarren ondoan.