Aitzineko urteetan bezala, aurten ere erreketa kontrolatuak egin dira herriko mendietan. Joan den martxoaren 24an herriko 10 boluntario eta bertze hamar suhiltzaile elkartu eta eguna mendian pasatu zuten garbiketak egiten. Goiz partean, Urkide gaineko aldeko lur eremuei su eman zitzaien. Segidan, Bertizko mugan dagoen Otaltzu ingurua garbitu zen. Erran beharra dago, bai boluntarioek eta bai suhiltzaileek ere, eguna ederki nekaturik akitu zutela, baina egindako lanarekin gustura.