Martxoaren 9an, eskolako haurrek Zuhaitzaren Eguna ospatu zuten. Goizean, 10:30 aldera, eskolatik atera eta Amaiako parajean zortzi zuhaitz landatu zituzten. Zuhaitzak sagar eta gereziondoak ziren. Ekintza honetan gurasoek ere parte hartu zuten eta zuhaitzak landatu eta gero, eskolara bueltatu ziren. Eguraldi bikaina zegoenez, Kukuko mahaian gosaritxo bat egin zuten. Aspaldi ez zen horrelako ekintzarik egina eta hagitz kontent gelditu ziren denak.