Legasako lantegia ez duela itxiko dio Arcelor Mittalek

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 7a

Ibili eta buelta, Legasako lantegiak produzitzen segituko du. Artxiboko argazkia

Ehun bat langilek lanean segituko dutela jakinarazi du

Bidasoa planaren barne, Arcelor Mittalek Legasan duen lantegia itxiko zela adierazi eta bertan egiten zen produkzioaren zati bat Lesakako lan­tegira eraman ondotik, orain Legasako­ lantegia ez dela itxiko jakinarazi du enpresak, prentsan azaldu denez.

Legasako lantegiak bi lan-lerro izanen ditu: estatu osoan 25 biltegi dituen banaketa arlorako mozketa lanak eta la­minatua hotzean. Ehun bat langile ariko dira eginkizun horietan, baina denak berriz ere Lesakatik bueltan eto­rriko omen dira. Zabaldu denez, baliteke gaur egun Astu­rias­ko Avilesko lantegian egiten diren berniza­tze lanak ere Legasan egitea, instala­zioak aprobe­txatuz.

Duela urtebetetik honat, Lesakako lantegiak­ lerro konbinatu berria du, altzairuzko txapa mar­go­tzeko prozesua duena. Lerro hori 2009­ko abenduan hasi zen jar­tzen, 25 milioiko inber­tsioa eginda.

Bere garaian, Legasako lantegia itxiko zela erran zenean, ins­ta­la­zioak eta lur eremuak industriagune berri bat egiteko aprobetxatzea pen­tsatu zen eta Nafa­rroako Gobernuak ere in­teresa agertu zuen. Alde horretatik, Arcelor Mittal enpresak, indus­triarako erabiliko ez diren eremuengatik izan ditzakeen eskain­tze­­tara zabalik dagoela­ adierazi omen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun