Urte bat igaro da herriko txokorik bisitatuena itxita egon zenetik, eta berriro ere itxi ditu ateak. Bittoriren zikloa pasatu da eta orain espero duguna lehenbailehen bertze aro berri bat hastea da. Horretarako, Kontzejuak errentan emateko lehiaketa zabaldu zuen duela gutti eta astelehen honetan, martxoak 5, akitzekoa zen eskaintzak aurkezteko epea.