Bidasoa inbertsio planaren barrenean Arcelor Mittalek Legasan duen lantegia itxiko zela adierazi eta bertan egiten zen produkzioaren zati bat Lesakako lantegira eraman ondotik, orain Legasako lantegia ez dela itxiko jakinarazi du enpresak.
Legasako lantegian bi lan-lerro izanen ditu: estatu osoan 25 biltegi dituen banaketa arlorako mozketa lanak eta laminatua hotzean. Ehun bat langile ariko dira eginkizun horietan, baina denak berriz ere Lesakatik bueltan etorriko omen dira. Posible da gaur egun Asturiasko Avilesko lantegian egiten diren bernizatze lanak ere Legasan egitea, instalazioak aprobetxatuz.
Duela urtebetetik honat, Lesakako lantegiak lerro konbinatu berria dauka, altzairuzko txapa margotzeko prozesua duena. Lerro hori 2009ko abenduan hasi zen jartzen, 25 milioiko inbertsioarekin.
Bere garaian, Legasako lantegia itxi behar zela erran zenean, instalazioak eta lur eremuak industrialde berri bat egiteko aprobetxatzea pentsatu zen eta Nafarroako Fobernuak ere interesa agertu zuen. Alde horretatik, Arcelor Mittaletik aipatu dute, industriarako erabiliko ez diren eremuengatik izan ditzaken eskaintzetara zabalik dagoela adierazi omen du.