Otsailaren 17an eta 18an ospatuko dira Narbarteko inauteriak

Martin BERTIZ 2012ko ots. 16a, 09:29

Narbarten inauteriak ez dira gaur egun bakarrik ospatzen, argazkian ikus daiteke 1920. urte ingurun ere, inauteriak nola ospatzen ziren. Besteak beste Pakito Ibargarai, Bentuneko Leontxo Arretxea eta

Aurten Herriko Ostatuan eginen dira otorduak

Inauteriak, amets egiteko garaia, beste pertsona edo pertsonaiaren bat izateko au­ke­ra. Imajinazioa astindu eta egun batzuez egunerokoa aldatzeko aukera ezin hobea. Asmo horrekin edo bakoitzak nahi duenarekin ailegatu dira aurten ere Narbarteko inauteriak. Otsailaren 17 eta 18an ospatuko dira, ortziral eta larunbatarekin.

Ortziralean afaria, larunbatean eskea

Aurtengo inauterietako otorduak Herriko Ostatuan izanen dira. Hala, ostiralean, otsailak 17, afari batekin emanen zaio hasiera inauteriei eta ondotik, Agerralde akordeoilariarekin gaupasa izanen da. Animatzen dena mozorrotuta agertzen ahal da.

Biharamunean, larunbatean, gosaria eginen da eta jarraian etxez- etxe herriari buelta emanen zaio.

Gauean ez da afaria faltako eta gorputzak aguantatu arte besta egiteko aukera izanen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!