Aurten Herriko Ostatuan eginen dira inauterietako otorduak

Martin BERTIZ 2012ko otsailaren 8a

Narbarten inauteriak ez dira gaur egun bakarrik ospatzen, argazkian ikus daiteke 1920. urte ingurun ere, inauteriak nola ospatzen ziren. Besteak beste Pakito Ibargarai, Bentuneko Leontxo Arretxea eta

Agerraldek alaituko du aurten ere ortziraleko afalondoa

Inauteriak, amets egiteko garaia, beste pertsona edo per­tso­naia­ren bat izateko au­ke­ra. Imajinazioa astindu eta egun batzuez egunerokoa aldatzeko aukera ezin hobea. Asmo horrekin edo bakoi­tzak nahi duenarekin ailegatu zaizkigu aurten ere inauteriak. Otsailaren 17 eta 18an ospatuko dira, ortziral eta larunbatarekin.

 

Ortziralean afaria, larunbatean eskea

Aurtengo inauterietako otorduak He­rriko Ostatuan izanen dira. Hala, ostiralean, otsailak 17, afari batekin emanen zaio hasiera inauteriei eta ondotik, Agerralde akordeoilariarekin gaupasa izanen da. Animatzen dena mozorrotuta ager­tzen ahal da.

Biharamunean, larunbatean, gosaria eginen da eta jarraian etxez- etxe herriari buel­ta emanen zaio.

Gauean ez da afaria faltako eta gorputzak aguantatu arte besta egiteko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun