Urtero bezala, eta ohiturak mantenduz, aurtengo inauteri garaia iritsi zaigu. Batzuk lehenago eta bertzeak beranduago ospatu, herri guztietan ospatzeko aukera izaten dugu.
Legasan, asteburu honetan ospatuko dira inauteriak, ortzegunean hasi eta larunbatera bitarte. Aurtengoan ere hiru egun iraunen ditu ospakizunak. Egitaraua, berriz, honako hau izanen da:
OTSAILAK 9, ORTZEGUNA
• Gauean, Kuku elkartean eginen den afariarekin hasiera emanen zaio bestari.
OTSAILAK 10, ORTZIRALA
• Goizean, beheitiko karrikan puskak bilduko dira.
• Ondotik, bazkaria eginen da Kuku elkartean.
• Arratsaldean, berriz ere puskak biltzeari ekinen diote, honako honetan, goitiko karrikan barna.
• Biltzen diren puskekin afaria eginen da Kukun.
• Ondotik, gaupasa izanen da elkartean bertan.
OTSAILAK 11, LARUNBATA
• 12:00etan disfrazen desfilea eginen da herritik barna. Abiapuntua Kuku elkartea izanen da.
• 14:00etan bazkaria izanen da Kukun.
• Ondotik musika izanen da.