Ortzegunean hasi eta larunbatean akituko dira Legasako inauteriak

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 8a

Legasako haur batzuk, joan den urteko inauterietan. Utzitako argazkia

Ortzegunean inauterietako lehenbiziko otordua eginen da Kuku elkartean

Legasan, asteburu honetan ospatuko dira inauteriak, ortzegunean hasi eta larunbatera bitarte. Aurtengoan ere hiru egun iraunen ditu ospakizunak.

Legasan, asteburu honetan ospatuko dira inauteriak, ortzegunean hasi eta larunbatera bitarte. Aurtengoan ere hiru egun iraunen ditu ospakizunak. Egitaraua, berriz, honako hau izanen da:

 

Otsailak 9, ortzeguna

Gauean, Kuku elkartean eginen den afariarekin hasiera emanen zaio bestari.

 

Otsailak 10, ortzirala

Goizean, beheitiko karrikan puskak bilduko dira. Ondotik, bazkaria eginen da Kuku elkartean. Arratsaldean, berriz ere puskak biltzeari ekinen diote, honako honetan, goitiko karrikan barna. Biltzen diren puskekin afaria eginen da Kukun. Ondotik, gaupasa izanen da elkartean bertan.

 

Otsailak 11, larunbata

12:00etan disfrazen desfilea eginen da herritik barna. Abiapuntua Kuku elkartea izanen da. 14:00etan bazkaria izanen da Kukun. Ondotik musika izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun