Olentzeroren panpina kontzejutik hartu eta txistularien laguntzarekin herriari buelta eman zioten gazte, haur eta helduek. Frontoian berendu goxua zuten prest. Ilundu zenean, asto gainean menditik jeitsi zen olentzero eta herriko txikiei opari bana eman zien. Haurren kopurua azkeneko urteotan aunitz handitu da eta 40 opari inguru banatu zituen.