Legasako sarbidean dauden biribilgune horiek garbitzeko behar handia zuten. Auniztan belar eta sasiz estaliak egoten ziren eta autoz joaterakoan traba handia egiten zuten. Orain harria eta legarra bota dute eta itxura berria hartu du sarbideak. Konponketa hau Nafarroako Gobernuko enpresa batek egin du.