Udalak moldatutako pisua ikusteko Ate irekien eguna eginen da larunbat honetan

Miren URRIZA 2012ko urt. 11a, 15:51

Neguko erreketen inguruko bilera ere larunbatean eginen da

Gauza ezaguna da joan den urtean udalak pisu bat erosi zuela Narbarten. Etxe­bizitza oso-osorik moldatu zuten eta orain salgai jartzea erabaki dute. Hori dela eta, jendea etxebizitza ikustera etortzea nahi du Udalak eta hortarako ate irekien eguna antolatu dute, jendeak ikus dezan etxebizitza nola gelditu den.

Horrela, bada, interesatuta daudenak urtarrilaren 14an, goizeko 09:00etatik 11:00etara bertaratu daitezke. Norbaitek ezin badu joan, udaletxera deitzea ber­tzerik bertzerik ez du. Telefonoa hauxe da: 948592018.

 

Neguko erreketaz bilera

Urtarrilaren 14an, goizeko 11etan, neguko erreketen inguruko hitzaldi informatiboa eginen da Udaletxean. Urtero, gaizki egindako erreketekin suteak sor­tzen dira, eta holakorik ez izateko, hitzaldia ematera etorriko dira. Bertaratuko direnak, suhiltzaileak, oihantzainak eta EPRIF erakundekoak (erreketak babes­ten dituen taldea).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun