Olentzerok ez dio hutsik egin bere hitzorduari

Martin BERTIZ 2012ko urtarrilaren 11

Goiko argazkian, Olentzeroa eta haurren ilusioa. Behean, jaiotza biziduna. Martin Bertiz

Eguberri egunean jaiotza biziduna prestatu zen

Ez dio hutsik egin bere hitzorduari eta urtero bezala menditik jau­tsi zen Olentzero. Zaldi batek ekartzen zuen gurdi baten gainean ja­rrita agertu zen, bere ondoan astoa opariz beterik zuela. Herrian barna jendearen gutunak biltzen ibili ondotik, trinketean ogitarteko bat eta ardo tragoxka bat hartu eta bere martxa segitu zuen, jakina baita Olentzerok egun ho­rretan lan aunitz izaten duela.

 

Jaiotza biziduna

Eguberri egunean meza ondotik jaiotza biziduna izan zen. Bere lekua hartu du herriko eguberrietan eta ohitura bihurtu da. Ez da erre­xa izan jendea bil­tzea, baina aurten ere hogei bat bolondres elkartu eta ikuskizun polita eskaini zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun