Narbarten, ohitura bihurtu da abenduaren 25ean meza ondoren, jaiotza biziduna ikustearena. Baina egun horretako emanaldia ikusteko lan dezente egin beharra dago aitzinetik: arropak prestatu, entseguak, boluntarioak bilatu... Hortaz, norbait jaiotza bizidunean parte hartzeko interesatua baldin badago, ager dadila eskolara ortziraletan 18:00etatik 19:00etara.
San Andresak
San Andres Narbarteko patroia da eta garai batean egun horretan ospatzen ziren herriko bestak. Duela urte saila, bestak abuztura pasatu ziren, baina azaroaren 30ean seinalea egiten segitzen da.
Aurten, ohiturarekin jarraituz, goizean meza izan zen, eta ondotik, nahi zuen guztiarendako luntxa ostatuan. Eguerdian herriko alkate eta zinegotziek bazkaria izan zuten eta arratsaldean, txokolatada batekin eman zitzaion San Andres egunari amaiera.
Hitzaldia
Hilaren 2an enpatiari buruzko hitzaldia izan zen Narbarteko eskolan.