Azaroaren 6ko eguerdira euri artean iritsi ginen. Inguruko herrietan bezala, Legasan ere Bidasoa ibaiaren emariak goiti egin eta gainezka egin zuen. Karrika guztira atera zen erreka eta zenbait etxetako garajeetan ere sartu zen ura. Irudian ikusten den bezala, normalean errekan egoten diren piruak karrikan barna igeri egiten ikusi genituen.