Kontzejuko ordezkariak aukeratzeko botazioa egin da herritarren artean

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 23a

Boto gehien jaso dutenen artean erabakitzekoa da nor sartuko den kontzejuan

Iragarri bezala, joan den azaroaren 5ean he­rri bilera egin zen, hurbildutakoen artean kontzejuan sar­tzeko boluntarioak aurkitzeko asmoz.

Egia erran, jende gutti joan zen bilerara eta eta han zirenen artean ez zen inor prest agertu kontzejuan sar­tzeko.

Hau ikusirik, bertze saiakera bat egitea erabaki zen eta azaroaren 13rako herri botazioa egitea proposatu zen.

Egun horretan, botazioa eskolan egin zen 12:00etatik 14:00etara eta herritar bakoi­tzak bortz izen jar­tze­ko aukera izan zuen. Izen bakoitzak boto bat ordezkatuko zuen. Eta behin botazio hori egin ondotik, boto gehien jaso zituzten hamar herritarren artean bilera bat egitekoa zen kontzejuan sartzera nor animatzen den ikusteko.

 

Bozkatuenak

Hamar bozkatuenak hauexek izan ziren: Laura Andresena, Idoia Hernandorena, Martin Subizar Garralda, Aitor Zelaieta, Antxon Erregerena, Dabid Andresena, Jesus Mª Oteiza, Izaskun Etxart, Jexus­ Mª Etxart eta Ibai Etxart.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun