Bertzelako itxura batekin ernatu zen herria azaroaren 6an. Bi egunez euria gelditu gabe egin ondotik, ibaiaren maila ederki igo zen. Baina uholdeak izatearen arrazoi nagusiena bertze herri batzuetatik etorritako euriaren ondorioa izan zen. Argazkietan garbi ikus daitekeen bezala, aspaldi horrelako uholderik ikusi gabeak ginen.