Azaroaren 4an kontzertu polita eskaini zuen Doneztebeko Mendi abesbatzak elizan. Kontzertu hau Nafarroako Gobernuak antolatuta, hainbat herritan eskaintzen duten emanaldien barne dago. Jende dexente bildu zen elizan eta gisa aunitzetako kantak entzun eta gustura atera ziren.