Larunbat honetan zortzi, abenduaren 3an, ospatuko dira aurten San Andresak. Eta egun horretan, Herriko Ostatuan bazkaria antolatu da.
Joan den urtean, bi egunetara luzatu ziren San Andresetako ospakizunak eta tartean, aizkora eta motozerra apustua ere egin zen, baita mus eta partxis txapelketak ere. Aurten, ordea, azken orduko aldaketarik ez badago behintzat, abenduaren 3an eginen den bazkaria izanen da eguneko ekitaldi bakarra. Bazkariko menua dagoeneko ostatuan eta dendan paratua dago. Bi toki horietan eros daitezke bazkarirako txartelak.