Nafarroako Gobernuak aurrekontuan egin nahi dituen murrizketen inguruan mintzatzeko, Nafarroako Bildu taldeko zazpi parlamentarik lansaioak egin dituzte Nafarroako zazpi herritan, gizarte eragileen eta norbanakoen iritzi eta ekarpenak jaso bidenabar.
Urriaren 26an egin ziren bilerak han eta hemen, eta Baztan, Bortziriak, Malerreka eta Bertizaranari dagokiona Narbarteko udaletxean egin zen. Bilduko Bikendi Barea parlamentaria etorri zen, herritarren proposamenak jaso eta Bilduren aurrekontuen inguruko irakurketa egitera. Talde parlamentarioaren ustez, bertze aurrekontuak behar dira.
Ekimen honekin, Bilduk herritarren ahotsa Parlamentura eraman nahi du.