Sindikatuek deituta, hainbat mobilizazio egin dira azken aldian Nafarroako ikastetxe publikoetan, Nafarroako Hezkuntza Departamentuak egin nahi dituen murrizketen kontra eta hezkuntza publikoaren defentsan. Bada, ekintza horietan Legasako eskolak ere parte hartu du.
Egindako kontzentrazio deialdietan, guraso, ikasle eta irakasleek bat egin zuten. Aipatu, bi lanuzte antolatu zirela. Lehenbiziko lanuztea urriaren 20an egin zen eta ordu batekoa izan zen eta bigarrena urriaren 25ean egindakoa izan zen. Hau, berriz, bi ordukoa izan zen. Horrez gain, urriaren 22an manifestazioa egin zen Iruñean eta akitzeko, urriaren 27an egun osoko greba egin zen.