Urriarekin batera ehiztariak euren txokoetara joan dira

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 27a

Narbarteko gazteak Enaburuko puesto batean uso ehizan. Utzitako argazkia

Garai honetan ohikoak ziren iratze metak desagertzen ari dira

Urria neguaren bez­pera, gaztain eta ira­tzeak egiteko garaia dugu. Duela ez denbora aunitz, urtaro hau ailegatzerakoan Narbarteko mendien argazkia hagitz ber­tzelakoa izaten zen, mendia, iratze metaz estalita agertzen bai­tzitzaigun.

Gaur egun, ordea, internet eta sakeleko telefonoen aro berri honetan sartuta gaudenean, baserri pare bat baino ez dira gelditzen ira­tze pixka bat egiten dutenak.

Bertzalde, urria ehiz­tarien hilabeterik distira­tsuena izaten da, eta gure herrian ehiztari asko dago. Basurde edo usoen atzetik jendea gustura ibiltzen da. Gosariak, bazkariak, afariak, «gezurtxoak»... Denak hainbeste jende mugitzen duen afizio honen barne sartzen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun